Laguntza

Webgune honi esker, 1:2.000 eskalako ortofoto zuri-beltzean (raster hondoa) nabiga daiteke, eta Arabako katastroaren bektore geruzetan ere.

Bilaketa prozedurei esker, identifikazio alfazenbakizkotik zuzenean sartzen da elementu grafikora:

  • Udalerrien arabera
  • Katastroko partzelen arabera
  • Posta helbidearen arabera
  • UTM koordenatuen arabera
  • Koordenatu geografikoz
  • GPS ibilbidearen arabera
"Esparrua identifikatzea" aukerarekin, grafikotik, hautatutako elementuaren identifikazio alfazenbakizkora sar daiteke.

Bistaratzailearen prestazioak:

Aukeratu zoom leihoa definitzeko Aukeratu, puntu bat zentrotzat harturik gerturatzeko Aukeratu puntu bat zentrotzat harturik urrutiratzeko Aukeratu irudi guztia puntu batera mugitzeko Aukeratu irudiaren zentroa puntu zehatz batera mugitzeko Neurtu nahi duzun marra marrazteko aukeratu Neurtu nahi duzun azalera marrazteko aukeratu Deskargatu nahi duzun ibilbidea marrazteko aukeratu Hautatu, gainean sakatu eta katastroko lurzatia ikusi nahi baduzu Sakatu, Araba guztia ikusteko Sakatu, uneko irudia inprimatu nahi baduzu Sakatu, uneko irudia posta elektronikoz bidali nahi baduzu Egungo maparekin estekatzeko sakatu Ikustarazitatuko zonaldearen kartografia katastrala deskargatzeko sakatu Sakatu, Laguntza orrialdea ikusteko
Aukeratu zoom leihoa definitzeko Leihoa definitzea: ikuskatu nahi den azalera aukeratzea ahalbidetzen du. Bereziki erabilgarria da hurbilketa geografiko lasterretarako, bilatzen ari garen ingurua ezaguna denean.
Aukeratu, puntu bat zentrotzat harturik gerturatzeko Hurbiltzea: objektuetara gehiago hurbiltzea ahalbidetzen du.
Aukeratu puntu bat zentrotzat harturik urrutiratzeko Urrutiratzea: objektuetara gutxiago hurbiltzea ahalbidetzen du.
Aukeratu irudi guztia puntu batera mugitzeko Arrastatzea: saguarekin irudiaren zentroa aldatzea ahalbidetzen du, uneko irudia arrastatu eta askatuta.
Aukeratu irudiaren zentroa puntu zehatz batera mugitzeko Tokialdatzea: irudiaren zentroa aldatzea ahalbidetzen du, saguarekin zentro berria jarri nahi den tokian sakatuta. Gauza bera lor daiteke, potentzia handiagoarekin eta zehaztasun gutxiagorekin. Horretarako, ikuskatutako azalera identifikatzen duen laukia mugitu behar da, kokapen mapan.
Neurtu nahi duzun marra marrazteko aukeratu Distantziak neurtzea: saguarekin marraztutako lerro poligonal baten luzera neurtzen da, metrotan.
Neurtu nahi duzun azalera marrazteko aukeratu Azalerak neurtzea: saguarekin marraztutako poligono baten azalera neurtzen da, metro karratutan.
Deskargatu nahi duzun ibilbidea marrazteko aukeratu Digitalizar rutas: permite dibujar una ruta y descargar posteriormente las coordenadas UTM correspondientes a la misma, posibilitando su carga posterior en un receptor de GPS.
Hautatu, gainean sakatu eta katastroko lurzatia ikusi nahi baduzu Esparrua identifikatzea: sakatu den esparruari buruzko identifikazio grafikoa jakitea ahalbidetzen du (koloretan azaltzen baita), bai eta alfazenbakizkoa ere.
Sakatu, Araba guztia ikusteko Hasiera: probintzia osoaren irudia ikustea ahalbidetzen du.
Sakatu, uneko irudia inprimatu nahi baduzu Inprimatzea: hurrengo aukerak (erabiltzailearen inprimagailuaren baldintzen arabera) eskaintzen ditu:
  • A4 Vertikala
  • A4 Horizontala
  • A3 Vertikala
  • A3 Horizontala
Osagarri gisa, beste aukera hauek ere eskaintzen ditu:
  • Raster hondoarekin
  • Raster hondorik gabe
Raster hondoa inprimatzea aukeratuz gero, paperaren tamaina eta orientazioa gorabehera, ikuskatzearen tamainan inprimatuko da irudia. Aldiz, bektore geruza raster hondorik gabe inprimatzea erabakitzen baduzu, irudiaren eskala paperaren tamainari egokituko zaio.
Sakatu, uneko irudia posta elektronikoz bidali nahi baduzu Irudiak posta elektronikoz bidaltzea: uneko raster hondoarekiko irudia nahi duzun jasotzailearen helbidera bidaltzea ahalbidetzen du, igortzailearen izenarekin eta helbidearekin.
Egungo maparekin estekatzeko sakatu Enlazar: aparecerán los siguientes campos:
  • Dirección para enlazar con el mapa: en este campo, verá una URL que podrá copiar y pegar, por ejemplo en un mensaje de correo electrónico.
  • HTML para insertar el mapa en su página web: puede copiar y pegar este fragmento de código HTML en el de su página para insertar en ella el mapa.
Ikustarazitatuko zonaldearen kartografia katastrala deskargatzeko sakatu Kartografia deskargatzea: bistaratutako lehio geografikoaren eremuaren kartografia katastratala deskargatu daiteke gehienez 500 x 500 metrotako zonaldetan. Elementu guztiak lehio horren eremuaren kontra moztuko dira.
Sakatu, Laguntza orrialdea ikusteko Laguntza: Zerbitzuaren erabiltzaileari laguntzeko orri hau irekitzen du.

Beste prestazio batzuk:

  • Bistaratze leihoaren goialdean barra bat azaltzen da. Hor, ezkerretik eskuinera, ondoko oharrak azaltzen dira:
    • Monitorea: monitorearen tamaina egokia ematea ahalbidetzen du, bistaratzeko eskala kalkulatze aldera.
    • Eskala: irudia ikusten ari zaren benetako eskala identifikatzen du. Gainera, irudia ikusi nahi den eskalen artean aukeratzea ahalbidetzen du, betiere, uneko irudiaren zentroa mantenduta.
  • Orriaren goialdean, eskuinetara, egoera mapa bat azaltzen da. Ikuskatzen ari zaren espazioa kokatzen da, eta gainean sakatuta, Araban zehar mugitzea ahalbidetzen du, bistaratze eskala berarekin.
  • Leiho grafikoaren gainean, ikuskatutako eskualdearen neurriak ikusten dira, metrotan. Hor daude, gainera, aurreko, hurrengo eta hasierako irudira joateko aukerak.
  • Bistaratze espazioaren goialdeko muturrean, une horretan kurtsorea dagoen puntuko UTM koordenatuak azaltzen dira.

Arabako Foru Aldundia, 2024.


Orrialde nagusia.